WEB BARRIA / NUEVA WEB: www.brinean.com

2007 ARAMOTZ MENDI LASTERKETAKO KRONIKA

2007ko maiatzak 13an zerua oskarbi laino batzuekin esnatu zen haize bolada handiekin.

Goizeko 8,00etan korrikalariak irteera gunera, Zornotzako zubi-ondo parkean, dortsala batzera hurbiltzen hasi ziren.

Goizeko 9,00etan irteera kontrolatu batekin hasi zen lasterketa; irteera kontrolatu honetan korrikalariak oinez hurbildu ziren zubiaren erdialderaino trikitilarien atzetik, Xeber-en omenaldi txiki bat bezala. Irteera puntuan 171 korrikalari elkartu ziren.

Korrikalariak aramotz mendilerrotik zehar 26,5 kilometro eta 3.200 metro gora-behera metatuko ibilbide bat bete behar zuten. Leungane (1.006m) ibilbideko punturik altuena duelarik.

Pagozelai ingururako faboritoak buruan jarri ziren eta lehenengo emakumea Oihana Azkorbebeitia erretiratu zen belauneko arazo batengatik.

12 terdiak inguruan heldu ziren lehenengo korrikalariak. Fernando Zuloaga lemoarra izan zen lehenengoa helmugan 2 ordu 32 min 30 seg denborarekin gizonezkoetan eta Helena Perez Gorliztarra emakumezkoetan 3 ordu 12 min 17 segundurekin.

Ordu batetan sari banaketak izan ziren; Juanjo San Sebastian (mendigoizalea-BBK), David Latxaga (Zornotzako alkatea) eta Anartz Gandiaga (Kirol arloko zinegotzia) izan ziren garaikurrak emoteko eta txapelak jartzearen arduradunak.

 

CRONICA ARAMOTZ MENDI LASTERKETA 2007

El 13 de mayo de 2007 despertó con el cielo despejado pero con grandes rachas de viento.

A las 8 de la mañana los corredores ya se acercaban a la zona de salida, en el parque Zubiondo de Amorebieta-Etxano, para recoger el dorsal.

A las 9 la prueba comenzó con una salida controlada; los corredores se acercaron caminando hasta el puente del río Ibaizabal detrás de los trikitrilaris, como homenaje a Xeber. Tomaron la salida 171 corredores.

Los corredores tenían por delante un recorrido de 26,5 km y 3.200 m de desnivel acumulado por la sierra de Aramotz. Siendo Leungane (1.006m.) como punto mas alto del recorrido.

Por el paso de Pagozelai los favoritos se colocaron en cabeza y la primera femenina Oihana Azkorbebeitia se retiro por problemas que arrastraba en la rodilla.

Sobre las 12,30 empezaron a llegar los corredores. El primero en llegar Fernando Zuloaga de Lemoa con un tiempo de 2h 32min 30 seg, y la primera femenina Helena Perez con un tiempo de 3h 12min 17seg